LibreOffice 7.1 laguntza
Eremuak uneko dokumentuari buruzko informazioa sartzeko erabiltzen dira, adibidez, fitxategiaren izena, txantiloia, estatistikak, erabiltzailearen datuak, data eta ordua.
Eremu mota erabilgarriak zerrendatzen ditu. Dokumentuan eremuak txertatzeko, egin klik eremu motan, egin klik Hautatu zerrendako eremu batean, eta sakatu Txertatu. Eremu hauek daude erabilgarri:
Ondorengo eremuak txertatzeko, dagokion eremu motak hautatuta egon behar du Mota zerrendan.
Mota zerrendan hautatutako eremu motaren eremu erabilgarriak zerrendatzen ditu. Eremu bat txertatzeko, egin klik eremuan, eta ondoren, sakatu Txertatu.
Hautatu zerrendako eremu bat azkar txertatzeko, egin klik bikoitza eremuan.
Egin klik hautatutako eremuari aplikatu nahi diozun formatuan, edo egin klik "Beste formatu batzuk" aukeran formatu pertsonalizatua definitzeko.
'Formatu gehigarriak' klikatzean, Zenbaki-formatua elkarrizketa-koadroa irekitzen da eta bertan formatu pertsonalizatu bat definitu daiteke .
'Kapitulu-zenbakia bereizlerik gabe' aukeratzen bada kapitulu-eremu baterako, aukeran kapitulu-zenbakietarako zehaztu diren bereizleak ez dira bistaratuko.
"Kapitulu-zenbakia" aukeratzen baduzu erreferentzia-eremuentzako formatu gisa, erreferentzia egiten zaion objektua duen kapitulu-izenburuaren zenbakia bakarrik bistaratzen da eremuan. Kapitulu-izenburuarentzako paragrafo-estiloa ez badago zenbakituta, eremua hutsik egongo da.
Data- eta ordu-eremuak HTML formatuan esportatzeko eta inportatzeko, LibreOffice aplikazioaren formatu bereziak erabiltzen dira.
Sartu bistaratu nahi den kapituluaren eskema-maila. Txertatutako eremuak azken paragrafotik hartutako balioa bistaratuko du, zehaztutako eskema-maila txertatutako eremuaren aurrean duela.
Sartu orrialde-zenbakiaren eremuari aplikatu nahi diozun desplazamendu-balioa, adibidez "+1".
Nahi izanez gero, Desplazamendua txerta dezakezu bistaratutako orrialde-zenbakiarentzat. 1 balioko desplazamenduarekin, uneko orrialde-zenbakia baino balio bat handiagoa den zenbakia bistaratuko du eremuak, baina horretarako zenbaki hori duen orrialdeak egon behar du. Dokumenturen azken orrialdean, eremu hori hutsik egongo da.
Uneko orrialde-zenbakia aldatu nahi baduzu, eta ez bistaratutako zenbakia, ez erabili Desplazamendu balioa. Orrialde-zenbakiak aldatzeko, irakurri Orrialde-zenbakiak gida.
Sartu data- edo ordu-eremuan aplikatu nahi duzun zuzenketa.