SKEWP

Banaketa baten asimetria kalkulatzen du ausazko aldagai baten populazioa erabiliz.

tip

Funtzio hau LibreOffice 4.1 bertsiotik dago erabilgarri.


Sintaxia

SKEWP(Zenbakia 1 [; Zenbakia 2 [; … [; Zenbakia 255]]])

Zenbakia 1, Zenbakia 2, … , Zenbakia 255 zenbakiak dira, edo zenbakiak dituzten gelaxken edo gelaxka-barrutien erreferentziak.

Parametroek gutxienez hiru balio zehaztu behar dituzte.

note

Funtzio hori Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) estandarraren 1.2 bertsioan (ISO/IEC 26300:2-2015) dago onartuta.


Adibideak

SKEWP(2;3;1;6;8;5) funtzioak ematen du 0.2828158928

SKEWP(A1:A6) 0,2828158928 ematen du, A1:A6 barrutiak {2;3;1;6;8;5} duenean

SKEWP(Zenbakia1; Zenbakia2): Beti zero ematen du, Zenbakia1 eta Zenbakia2 parametroek bi zenbaki ematen badituzte.

SKEWP(Zenbakia1): Err:502 (baliogabeko argumentua) ematen du Zenbakia1 parametroak zenbaki bat ematen badu, SKEWP ezin baita balio batekin kalkulatu.