Elkartze-propietateak

Kontsulta-diseinuan estekatutako bi eremuren arteko lotura-marran klik bikoitza egiten bada edo Txertatu – Erlazio berria aukeratzen bada, Elkartze-propietateak elkarrizketa-koadroa agertuko da. Propietate horiek aurrerantzean sortutako kontsulta guztietan erabiliko dira.

Komando hau erabiltzeko...

Kontsulta-diseinua ireki, eta aukeratu Txertatu - Erlazio berria, edo egin klik bikoitza bi taulen arteko lotura-marran.


Parte hartzen duten taulak

Elkartu nahi diren bi taula desberdin zehazten ditu.

Parte hartzen duten eremuak

Erlazio baten bidez elkartuko diren bi datu-eremu zehazten ditu.

Aukerak

Mota

Hautatutako elkartzearen mota zehazten du.Zenbait datu-basek balizko mota anitzen azpimultzo bat soilik onartzen dute.

Barneko elkartzea

Barneko elkartze batean, emaitzen taulak gordetzen dituen erregistroak estekatutako eremuetan eduki bera dutenak dira. LibreOffice SQL lengoaian, mota horretako esteka WHERE klausula batekin sortzen da.

Ezkerreko elkartzea

Ezkerreko elkartzeetan, emaitzen taularen edukia honakoa izango da: ezkerreko taularen kasuan, kontsultatutako eremuen erregistro guztiak, eta eskuineko taularen kasuan, elkartutako eremuetarako eduki bera duten kontsultatutako eremuen erregistroak soilik. LibreOffice SQLn, esteka mota hori LEFT OUTER JOIN komandoari dagokio.

Eskuineko elkartzea

Eskuineko elkartzeetan, emaitzen taulak honakoa izango du: eskuineko taularen kasuan, kontsultatutako eremuen erregistro guztiak, eta ezkerreko taularen kasuan, elkartutako eremuetarako eduki bera duten kontsultatutako eremuen erregistroak soilik. LibreOffice SQLn, esteka mota hori RIGHT OUTER JOIN komandoari dagokio.

Elkartze osoa

Elkartze osoetan, emaitzen taulak kontsultatutako eremuen erregistro guztiak izango du, bai eskuineko taulakoak bai ezkerreko taulakoak. LibreOffice SQLn, esteka mota hori FULL OUTER JOIN komandoari dagokio.

Naturala

In a natural join, the keyword NATURAL is inserted into the SQL statement that defines the relation. The relation joins all columns that have the same column name in both tables. The resulting joined table contains only one column for each pair of equally named columns.